Elur Ulibarrena Herce
Arte Ederretan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, Ondarearen Kontserbazio eta Zaharberritze espezialitatean. NUPek tokiko kultura-kudeaketako graduondokoa. Kontserbatzaile eta zaharberritzaile gisa lan egin du Espainiako eta Frantzia hegoaldeko hainbat enpresa eta museotan. Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoaren (Artetan) kudeatzaile gisa, ehungintzako ondarearekin lotutako hainbat proiekturen sortzailea eta arduraduna izan da. "Museo Ibiltaria/Museo Itinerante: 100 objetos para hacer historia" proiektu pedagogikoaren koordinatzailea eta ondare immaterialeko proiektuen (Aztarnak/Huellas) arduraduna izan da. ONDAREZAINeko (Nafarroako museoen eta ondare-espazioen elkartea) sortzaile eta lehendakaria eta Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea.


